XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestelako Agintza eta Erabakiak HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

115/ DEKRETUA, Maiatzaren 3koa; Bilboko Jesús Arambarri Musikako Udal Kontserbatorioan ematen diren Oinarrizko Graduko musika-irakaskuntzei baliotasun akademiko Ofiziala emanez.

Irailaren 10eko 2618/66 Dekretuan (Urriaren 24eko BOE), Musikako Kontserbatorioen araudi nagusian eta Estatuak irakaskuntza alorrean Euskal Herriko Autonomia Elkarteari zerbitzuak eskuratzeari buruzko Abenduaren 30eko 3195/80 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposamena egin ondoren eta Jaurlaritza Batzordeak 1988.eko Maiatzaren 3an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra.- Jesús Arambarri Musikako Udal Kontserbatorioan ematen diren Oinarrizko Graduko musika irakaskuntzei baliotasun akademiko Ofiziala ematen zaie 1987/88 ikasturtetik aurrera; Kontserbatorio horrek Bilboko Sorkunde kaleko 17an du egoitza eta Bilboko Udaleko Organismo Autónomo Local Centro de Enseñanzas Musicales de grado elemental delakoa da bere titularra.

Honako espezialitate hauek emango dira Zentru horretan, oinarrizko graduan: Solfeoa eta Musikaren Teoria, pianoa, akordeoia, txistua, kitarra, oboea, biolina eta abesbatza.

Gasteiz, 1988.eko Maiatzak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.